2007/12/29

Aurtengoa urte garrantzitsua izan da Argentinan Arantzazuko Amarentzat. Zenbait herri eta euskal etxeek omenaldiak egin dizkiote eta gehiago dira orain Ama Birjina honen aldareak . Berriki Lujaneko Euskal Etxeak omenaldi ederra egin zion herri argentinar honetako Basilikako Arantzazuko Ama Birjinaren irudiari. Lehenengo aldiz kriptatik atera eta, prozesioan eraman ostean, aldare nagusian meza eskaini zioten Lujaneko Ama Birjinaren irudiaren ondoan, euskal eta argentinar banderak aldamenean.
Gehiago irakurri...
2007/12/29
Gehiago irakurri...
2007/12/28

Venezuelako familia euskaldun batean jaio eta duela pare bat hamarkada aldatu zen Estatu Batuetara Ricardo Arambarri kazetaria, bere bizitza profesionala bertan arrakastaz garatzeko. Profesional laudatua eta Univision kanaleko 'Primer Impacto' saioko aurkezle den Arambarrik Julian Arrambide (irakurri Iulian Arranbaid) detektibe euskaldunarena egingo du HBO kable kanala datorren abuztutik aurrera emititzeko prestatzen ari den telesailean. Soap opera ('kulebroi') berriko zati bat Euskal Herrian gertatzen da, bertakoak baitira protagonistaren arbasoak. Bizitza errealean euskara, ingelesa eta espainola mintzo dituen Ricardo Arambarrik aurreratu duenez, kapituluetako batean bere pertsonaia Euskal Herrira bidaiatu eta 'bertan aurkituko ditu Floridan zabalik duen kasuari irtenbidea emateko beharrezkoak izango dituen kemena eta balioak (values)'.
Gehiago irakurri...
2007/12/28

Quebec-eko Euskal Etxeak joan den abenduaren 9an egin zuen bere Eguberri jaia eta elkarteko kide eta lagunak 2007ari agur esan eta ekimenez eta ilusioz josia datorren 2008ari ongi etorria egin zioten. Elkarteak bultzada handia eman nahi die bere jarduerei datorren urte honetan eta horretarako euskara klaseak berriz era abian jarriko ditu, webgunea berrituko du --ari da, dagoeneko-- eta Quebec-eko beste kulturetako taldeekin lankidetza eta ekimen amankomunak sustatuko ditu. Maiatzean gainera Quebecen kontzertuak ematera datorren Euskal Herriko koral bat hartuko dute.
Gehiago irakurri...
2007/12/28

Ikastolen Elkarteak 1991-1992 ikasturtean abian jarri zuen euskaraz jolastu eta euskaraz bizitzeko egitasmoa. Joko didaktikoak medio, ikastolei euren Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua osatzen laguntzea da egitasmoaren helburua. Olentzero pertsonaiari lotutako lehen materialak atera zirenetik joko berri ugari kaleratu ditu elkarteak. Aurtengo Gabonetan ere, sei jolas berrik aberastu dute katalogoa.
Gehiago irakurri...
2007/12/27

Aitor Arruza bilbotarra Varsoviako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakaslea da. Zazpi urte egin ditu abentura honetan eta orain, ikasleei euskal mundua ezagutzeko bidea eman nahian, euskal idazle eta artistekin ekitaldiak antolatzeko asmoa darabil buruan. Horietako lehenengoa, Kirmen Uribe idazleak eman zuen mintzaldia, arrakastatsua izan zen oso eta entzulegoak interes handiarekin jarraitu zuen, euskal kulturari buruzko galdera andana eginez.
Gehiago irakurri...
2007/12/27

Mundu osoko 25 herrialde eta kulturatako haur eta helduek --Argentinatik hasi eta Errusiaraino, tartean Alemania, Polonia, Txekia, Kosovo, Saudi Arabia, Serbia eta Mexiko-- ikusi ahal izango dituzte euskal ikazkinaren gabonetako abenturak, beste hainbeste telebistek Baleuko ekoiztetxe bizkaitarraren marrazki bizidun filmaren emisio eta DVD eskubideak erosi eta gero. Olentzerori buruzko trilogia baten bigarren emaitza da honakoa, euskarazko eta gaztelaniazko bertsiotan ekoitzia. Euskal Herrian egundoko arrakasta lortua dute lehenengo biak eta hirugarren emaitza, 'Olentzero eta oparien ordua' izenpean, 2008rako dago aurreikusia.
Gehiago irakurri...
2007/12/27

Euskal Herriko kale eta bazterrak jostailu berriak probatzen ari ziren umeez josita agertu dira egunotan, baina Diasporan ere antzeko zerbait gertatu da, Olentzero gero eta euskal etxe gehiagotara heltzen delako. Euskaldunen Gabonetako pertsonaia maitagarrienetakoa inoiz baino lanpetuago ibili da aurten eta opariak eraman ditu Argentina, Mexiko, Estatu Batuak, Australia eta beste hamaika bazterretaraino.
Gehiago irakurri...
2007/12/27

Zabalik dago datorren igande gauerdira arte EuskalKultura.com-ek bere irakurleen artean antolatu duen 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' liburuaren zozketan parte hartzeko epea. Hala nahi duenak, aski du email bat bidaltzea, argi adieraziz bere izena eta posta helbide arrunta, herrialdea barne. Orain artean honako herrialdeetatik ari dira parte hartzen: Argentina, Uruguai, Txile, Mexiko, AEB, Brasil, Alemania, Kolonbia, Peru, Brasil, Katalunia, Galizia, Espainia eta Frantziatik, eta Euskal Herria, jakina. Emaitzak abenduaren 31ean argitaratuko dira.
Gehiago irakurri...
2007/12/26

Euskal literatura munduratu eta beste herrialdeetan ezagutzera emateko makina bat lan egiten ari dira idazle eta aditu asko azken urteotan. Bide horretan hiru aste barru Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Rikardo Arregi idazleak Austrian izango dira, Viena hiriburuan hain zuzen ere, euren poesiak irakurri eta 'Montañas en la niebla' poesia antologia aurkezteko. Cervantes Institutuaren egoitzan izango da irakurraldia eta eurekin batera Jon Kortazar kritikoa eta liburuaren koordinatzailea egongo da.
Gehiago irakurri...