2008/01/01
Gehiago irakurri...
2008/01/01
Euskal Herrian bertan baino lehenago, Escualdun Gazetak (1885) eta 1893tik aurrera California´ko Eskual Herria astekariek ehundaka iragarki argitaratu zituzten euren aleetan, amerikar produktuenak, baina Kaliforniako euskal bezeroei euskaraz zuzenduak. Iragarleetako asko ez ziren euskaldunak, ezta euskaltzaleak ere, baina argi ikusi zuten bezero haiengana heltzeko iragarkiak euren hizkuntzan ipini behar zituztela.
Gehiago irakurri...
2008/01/01
Gehiago irakurri...
2008/01/01
Gehiago irakurri...
2008/01/01
Gehiago irakurri...
2007/12/31

Bizitza umorez hartzeko aukera guztiak gutxi direla pentsatuz EuskalKultura.com-ek Inuxente eguneko jokoan sartzea erabaki eta inuxentekeria ipini zuen joan ostiralean, abenduaren 28an alegia, bere albisteen artean. Bai, AEBetako HBO katea ezagunak Julian Arrambide --iulian arrambaid ahoskatu behar zela genion-- izeneko euskal jatorrizko detektibe bat protagonista zuen telesailaren berria asmatua zen. Beraz, Ricardo Arambarri eta Olatz Arrieta kazetariek ez dute, oraingoan behintzat, aktore gisako debutik egingo, ez eta Dave Bieter Boiseko alkate euskaldunak ere. Eta kamerak ez dira etorriko, Arralde 'herri bizkaitarrera' grabatzera. 'Primizia', dena den, sinetsi zuen bat baino gehiagok, eta halako oihartzuna eman zioten, besteak beste, EITB, Izaronews, EuskoBlog, CyberLatino eta NuevasNoticias-ek, besteak beste. Olatz Arrieta ETBko korrespontsal newyorktarrak ere, gezurtatu egin behar izan zion bat baino gehiagori bere karrerako 'urrats berri hori'.
Gehiago irakurri...
2007/12/31

Trenaren proiektua aspalditik zegoen ahoz aho Irati ibaiaren ertzean dauden herri guztien biztanleen artean. Merkatura etxeko produktuak saltzera joateko eta batez ere mendietan zuten egurrari aterabidea emateko ezinbestekoa zela argi zuten udaletan, ordurarte bi egun behar baitzituzten hiriburura joateko. Iruñearen eta Zangozaren arteko trenbidearen proiektua 1896an aipatu zen lehen aldiz baina garestiegia zen eta diru sarrerak eskasak ziren. 1901ean Argentinara emigratutako Domingo Elizondo Cajen Nafarroara itzuli zen dirutza ederrarekin eta bere finantziazioari esker 1911ko apirilaren 23an Irati trenak bere lehen ibilbidea osatu zuen.
Gehiago irakurri...
2007/12/31
Urte Berri Ona opa dizugu, lagun irakurle, EuskalKultura.com-eko orrialdeetatik egunero zure zerbitzuan berrigintzan zubigile ari garenok. 'Esanak egin, eginak esan'ek segitzen du izaten gure leloa. Bestetik, urte hasiera honetan, iaz bezala, egun batzuk hartuko ditugu etxe barruan lan egiteko eta, beraz, datozen ia bi astetan etxea txukuntzen eta 2008ko jarduna prestatzen arituko gara, albisteak argitaratu gabe eta webgunean agenda bakarrik berrituz, Argentinan, Uruguain, Txilen-eta udako oporren sasoin betea den honetan. Beraz, buletina, egunero eta normaltasunez datorren 14an, astelehena, itzuliko da. Segidan, gure erredakziora bidali dizkiguzuen azkeneko christma eta zorion-mezuen berri.
Gehiago irakurri...
2007/12/29

'Gu ta Gutarrak' liburuaren arduradunak Argentinako hainbat euskal etxeetan aurkezpen bira ekitaldiak egiten ari dira, Pedro Mari Otaño euskal poeta omentzen duen lanean sakonduz. Izan ere, Otañoren ondorengoen asmoa da familiarekin harremana izan zuten euskal etxe guztiek idazlanaren ale bana izatea. Paperezko gorazarre honek Otañoren lana oinarritzat hartuta bere ondorengoek idatziriko testu eta ilustrazioak jasotzen ditu, bertsolariaren hiru bertso paperekin batera.
Gehiago irakurri...
2007/12/29

Urtero Kolonbiako Medellin hiriak Gabonetako argiztapen ikusgarriarekin edertzen ditu kaleak. Aurtengo argiak egiteko aukeratu duten gaia munduko Gabonak izan dira eta Olentzerok bere lekua izan du, Santa Claus, Papa Noel, Hiru Erregeak eta beste pertsonaia eta ohituren artean, Medellingo euskaldunei esker. Olentzeroren irudiak tamaina erraldoia du, umeentzako opari zakua dakarren ikazkinaren itxurarekin. Argiztapena urtarrilaren 7a bitartean ikusi ahal izango da, baina Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruko John Alejandro Ricaurt-i esker, EuskalKultura.com-eko irakurleek jarraian datozen argazkien bidez ideia txiki bat hartu ahal izango dute.
Gehiago irakurri...