2008/01/24

Nazio txikien kexak batzuetan eragina izaten dutenaren froga da The Times egunkariak aireratu duen afera. Antza Washintongo United States Library of Congress liburutegiak idazle eskoziarrak 'ingeles idazleak' izenburupean sailkatzea erabaki zuen joan den udazkenean. Orain, baina, Eskoziatik eta Estatu Batuetako eskoziarrengandik jasotako kexuak kontuan hartuz, erabakian atzera egin du munduko liburutegi handien eta garrantzitsuenetakoa denak. Gure artean, Sustatu.com webguneak bildu zuen datozen lerrootan garatzen dugun berria.
Gehiago irakurri...
2008/01/24

Sarean dagoen lehen euskara-japoniera hiztegi eta baliabidea da hau, Goihatako arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Enpresa honek itzulpengintza lanak eta Japonia eta Euskal Herriko enpresen harremanetarako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Hiztegiak 20.000 termino biltzen ditu dagoeneko, baina Wikipedia erako kolaborazioarekin etengabeko berrikuntza eta hobekuntza izango duela espero dute egileek.
Gehiago irakurri...
2008/01/24

Grinzane Cavour sarien 27. edizioan Bernardo Atxaga idazle euskaldunaren Soinujolearen semea liburua izan da irabazlea Atzerriko Narratibaren arloan. Horrez gain, Atxagak sari honen Irabazle handia izateko aukera ere badu. Lehia horretarako beste bi kideak Ingo Schulze alemaniarra eta Ljudmila Ulickaja errusiarra izango dira. Piamonteko eskualdea eta CRT fundazioa dira, beste zenbait erakunde italiarrekin batera, Grinzane Cavour sarien antolatzaileak.
Gehiago irakurri...
2008/01/23

Texaseko Ordezkarien Ganberako hautetsia da Rafael Anchia eta zenbait analista politikoen apustuetan bere izena Dallaseko alkate bezala ageri da aspaldion (eta etorkizunera begira Texaseko Gobernadore kargua ere aipatzen dute batzuk). Anchia gaztea --39 urte baino ez ditu-- Floridan jaio zen, guraso euskaldunen semea. Datozen urteetan estatuko indar erabakigarria bilakatuko den komunitate latinoaren botoa bere alde izan dezake, bertako medioen esanetan. Hala balitz, Anchiak John Garamendi, Kaliforniako gobernadoreordea, edota John Bieter, Boiseko alkatea bezalako politikari euskalamerikarren pausoak jarraituko lituzke, alde latinotik.
Gehiago irakurri...
2008/01/23

Alberto Iglesias donostiarra berriz ere Oscar sarietarako lehian arituko da aurten. Amerikar Zine Akademiaren sariak munduko garrantzitsuenak dira seguraski eta ez da marka makala Iglesiasena, sarietarako izendapena jasotzen duen bigarren aldia delako. Marc Fosterrek zuzenduriko The Kite runner filmaren soinu bandarengatik izendatu dute Iglesias. 2006an 'The Constant Gardener' filmeagatik jaso zuen izendapena.
Gehiago irakurri...
2008/01/23

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Misiones probintziako Corpus Christi herriko 'Eusko Etxea' elkarte zibila ofizialki onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.
Gehiago irakurri...
2008/01/22

Argentinako FEVA euskal etxeen elkarteak joan den urteko azkeneko hilabeteetan inauguratu ditu bere ekitaldiak, izan ere Itziar Aguirre Soraluce sukaldari rosariotarrak Bragadoko Danak Bat-en emandako ikastaro batekin. Laprida eta Arrecifes-eko euskal etxeetara ere zabaldu zen ekimena. Lortutako oihartzuna ikusirik, Maria Amelia Dadet FEVAko arlo honetako arduradunak EuskalKultura.com-i aurreratu dionez, oraingo udako oporrak amaiturik, urte berriak ekitaldi eta gastronomia proposamen berriak ekarriko ditu.
Gehiago irakurri...
2008/01/22

Idahoko KIVI-TV telebistak John Ascuaga euskal amerikarraren istorioa bildu du bere webgunera, Nevadako enpresari arrakastatsu honen bizitzari buruzko bideo erreportaia sareratuz. Bertan Orozkoko euskal emigranteen seme honen biografia errepasatzen da: Notuseko arrantxuko haurtzarotik Reno-Sparkseko Nugget kasinoa handien artean kokatzeraino. 'Sekula ez nuen ezetzik onartu erantzun bezala', horrela laburbiltzen du Ascuagak bere karrera arrakastatsua.
Gehiago irakurri...
2008/01/21
Atzo urtarrilaren 20a zela-eta, San Sebastian eguna beraz, gaur astelehena jai egun ofiziala da Donostian eta geure egoitza eta erredakzio nagusia Donostian dagoenez, geuk ere jai hartu dugu. Gaurko buletina aldez aurretik prestatutako informazioez egin dugu. Bihar asteartea normaltasunez eta aktualitateko albiste gehiagoz itzuliko gara irakurleekin daukagun eguneroko hitzordura.
Gehiago irakurri...
2008/01/21

AEBetako euskal komunitateek euren sustraiekin harremana gordetzeko nahitik sortu zen University Studies Abroad Consortium (USAC) programa, seme-alabei ikasketak Euskal Herrian osatzeko aukera emanez. Esperientzia 1982an hasi zen, Donostian, eta harrez gero izan duen arrakastak 25 herrialdeetan 39 programa berri irekitzera eraman ditu USACeko arduradunak. 25 urte pasexe hauetan asko eta asko izan dira Donostia edo Bilbotik igaro eta Euskal Herria eta kultura barrutik ezagutzeko aukera izan duten gazteak, batzuk gainera euskal-amerikarrak. 'Esperientzia honen ostean Euskal Herriaren enbaxadore bikainak dira', azaldu dio EuskalKultura.com-i Patricia O'Connor, Donostiako USACeko zuzendariak.
Gehiago irakurri...