euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karoly Morvay linguista hungariarrak 'Euskal Gramatika Llaburra' liburua aurkeztuko du gaur Budapesten

2008/05/06

Karoly Morvay linguista eta euskaltzalea ELTE Unibertsitateko Euskal Liburutegian Aurkezpena hiriburu hungariarreko Cervantes Institutuan egingo dute, gramatika plazaratu duen L'Harmattan argitaletxea tarteko. Liburuaren egileak, Karoly Morvay linguistak, euskara ikasten ari diren hungariarren behar eta zalantzei erantzuna ematen die gramatika honen bidez, izan ere Morvayk 25 urte eman ditu euskara irakasten Budapesteko ELTE Unibertsitatean. Aurkezpenean arduradunek omenaldia egingo diote martxoaren 30ean zendu zen Henrike Knörr euskaltzainari. Knörr gramatika honen sustatzaileetako bat izan zen eta aurkezpeneko hizlarietako bat izan behar zuen.

Gehiago irakurri...


Dokumental eta lore eskaintza batekin gogora ekarri zuten Mar del Platan Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena

2008/05/06

Mar del Platako euskal koletibitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatu zuen herriko Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan Nazien hegazkinek Gernika bonbardatu zutela 71 urte bete ziren apirilaren 26an. Ekintza suntsitzailean hildako pertsonak omentzeko zenbait ekintza antolatu zituen Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak. Bi egunetan banatuta, euskal kolektibitateak Gerra Zibilari buruzko kartel erakusketa baten inaugurazioa eta Gernikako Arbolaren aurrean egindako lore eskaintza burutu zituen. Mar del Platako euskaldunek Euskal Herrian bertan eta munduko beste hainbat lekutan antolatutako jarduerekin bat egin zuten.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Herri Urrats jaialdia ospatuko du larunbatean zenbait jarduerekin

2008/05/06

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Herri Urratsen bertako bertsiora deitu du igandean Igandean, zazpi lurraldeetako euskaltzaleak biltzen dituen Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaialdia ospatuko dute Lapurdiko Senpere herrian. Aurreko urteetan gertatu moduan, deialdian ez da euskal Diaspora faltako eta Buenos Airesen Iparraldeko Euskal Etxeak deia zabaldu die euskaltzaleei larunbaterako, jokoak, zozketak eta dantzak biltzen dituen egitaraua eratuz. Jardunaldian, pintxoak, ardoa, kalimotxoa eta zurrakapotea ere ez dira faltako. Antolatzaileek aditzera ematen dutenez, parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek osteguna baino lehenago beharko dute eman izena.

Gehiago irakurri...


Lee Mingwei artista taiwandarrak Picassoren 'Guernica'-ren hareazko kopia egin du Australiako Brisbane hirian

2008/05/05

Lee Mingwei Londresen egin zuen hareazko Gernika sortzen 2006an Brisbaneko Queensland Art Gallery aretoan ikusgai dago joan den larunbataz geroztik Lee Mingwei taiwandar artistak egin duen Picassoren 'Guernica' margoaren hareazko kopia bat. Erakusketa Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera etorri da eta zalantzarik gabe oso berezia izango da inguru hauetako euskaldunentzat (Townsville-ko North Queensland Basque Club euskal etxearen inguruan antolatuta). Datorren ekainaren 9an artistak bere lana desegingo du eta ikusleei ere ekintza katarkiko honetan parte hartzeko gonbitea luzatuko die.

Gehiago irakurri...


Hizkuntza gutxituei buruz eztabaidatuko dute Frantziako Legebiltzarrean Maiatzaren 7an, historian lehen aldikotz

2008/05/05

Gutuna helarazi diote Sarkozyri Euskal Herriko eta eskualdeetako hizkuntzetako ordezkariek heldu den asteko asteazkenean egingo den bilkuraren harira. Ikus beherago agiriaren testua (arg. DailyBanter) Zaila da Frantzian gauzak mugi araztea euskara eta euskal kulturari batere ez duten gutxieneko babes ofiziala emateko. Hala ere, emeki eta pixkanaka urrats batzuk ari dira ematen, eta oraingoan badirudi gaia Pariseko Legebiltzarrera ekarria izango dela heldu den asteazkenean, maiatzaren 7an. Hizkuntza Gutxituen Euroagiria berrestearena dantzan da berriz ere. Garrantzitsua izan daitekeen Legebiltzarreko saio honen harira, agiri bat plazaratu dute Euskal Herriko eta Frantziako eskualdeetako hizkuntzetako elkarte ordezkariek. Eneko Bidegainek idatzi du artikulua Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


Mendozako 'Denak Bat' EEak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratuz omenaldia egin zuen asteburuan

2008/05/05

Mendozako euskal komunitateko kideak 'Bakearen Haritzak' inauguratzeko ekintzan parte hartu zuten Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxeak zenbait jarduera antolatu zituen iragan asteburuan Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenaren karira, bertan hildako herritarrak omentzeko. Euskal Herriko paisaiak azaltzen dituen La mirada mágica sailarekin hasi zen ekitaldia eta ondoren pintxoen dastaketarekin eta pilota partiduekin jarraitu zuten. 'Bakearen Haritzak' izenaz bataiatutako 'Euskal Zelaia'-ren inaugurazioarekin eta euskal etxeko egoitza berrituan egindako dantzekin Mendozako komunitateak amaitutzat eman zuen ohoratze jardunaldia.

Gehiago irakurri...


Txilen, Valparaisoko euskal komunitateko kideek bertako Eusko Etxea sortu zeneko 65. urteurrena ospatuko bihar

2008/05/03

Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxea-ko presidentea (argazkia EuskalKultura.com) Valparaisoko Eusko Etxeak bere sorreraren 65. urteurrena ospatuko du bihar, elkartearen kide eta lagunak bilduko dituen ekitaldi batean. Jaian pilota eta futbol txapelketak egingo dituzte eta hildako bazkideen omenezko mezaren ostean lagunarteko bazkariaz gozatu ahal izango dute. Bestalde, joan den apirilaren 18an Eusko Etxeak zuzendaritza batzordea hautatu zuen eta Archibaldo Uriartek lehendakari kargua berritu zuela.

Gehiago irakurri...


Dhaulagirira igotzea lortu zuen Edurne Pasaban mendizale tolosarrak, bere bizitzako hamargarren zortzimila

2008/05/03

Edurne Pasaban tolosar mendizalea zortzi milako hamar mendi igo dituzten hiru emakumeen artean kokatu da (argazkiaEfe) Iragan ostegunean Edurne Pasaban mendizale tolosarrak koska berria idatzi zuen bere curriculumean, Nepaleko Himalaiako Dhaulagiriren gailurrera igotzerakoan. Espedizioak Al filo de lo imposible izena izan du eta beste mendizale batzuk ere bazeuden bertan: Asier Eizagirre eta Alex Txikon euskaldunak, Ferran Latorre kataluniarra, eta hamalau zortzimilakoetara igo direnen zerrendan sartu berria den Ivan Vallejo ekuadortarra. Munduko hamalau tontorrik garaienak egitearen ametsean garaiera altuko lau mendi geratzen zaizkio gaina hartzeko: Shisha Pangma (8.046 m.), Annapurna (8.091 m.), Manaslu (8.163 m.) eta Kangchejunga (8.586 m.).

Gehiago irakurri...


'Autonomia Eraiki' hiritar taldeak Nazio Batuen aurrean defendatu zituen Iparraldeko euskaldunen eskubideak

2008/05/02

Autonomia Eraiki taldearen ordezkaritza New Yorken Iparraldeko 'Autonomia Eraiki' taldearen ordezkaritza bat New Yorken izan zen joan den astean Nazio Batuen Herri Indigenen Foro Iraunkorrean (UNPFII) mintzatzeko. Bertan frantziar estatuari eskatu zioten sinatu duen Herri Indigenen Eskubideen Adierazpena errespetatu dezan. Taldekoen esanetan Iparraldeko euskaldunen egoera beste herri indigenen parekoa da eta beraz frantses estatuak adierazpenean defendatzen duen 'autonomia eskubidea' etxean ere errespetatu beharko luke. Taldeko kideek New Yorkeko Euskal Etxean ere mintzaldia eman zuten.

Gehiago irakurri...


Gerra Zibilean Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haurrei buruzko dokumentala estreinatu dute

2008/05/02

1937. urtean 4.000 haur euskaldunek Ingalaterrara joan behar izan zuten Espainiako Gerra Zibilaren hondamenditik ihes egiteko (argazkia EiTB24.com) Los niños de Guernica tienen memoria dokumentalak Gerra Zibiletik eta Gernikako bonbardaketatik Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 4.000 haur euskaldunen istorioa kontatzen du. Drive produkzio-etxeak ekoiztu du lana eta iragan igandeko ordu txikietan La Sexta telebista katean estreinatuta, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera. Lanak artxiboko irudiak eta denboraldi batez babeslekurako kanpamenduan bizitako zenbait pertsonen testigantzak biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia