euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean ikusgai Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketako argazkiak, Gure Etxea-ren webgunean

2008/06/02

General Rocako Kultur Etxean egin zen erakustaldiaren une bat (argazkia www.centrogureetxea.com.ar) Patagonia aldeko euskal argentinar elkarteak oso pozik agertu dira joan den maiatzaren 17 eta 18an General Roca herrian egin zen Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketaren emaitzarekin. Giroa aparta izan omen zen, hara bertaratzeko aukera izan zutenen esanetan, eta orain mundu osoko euskaldunek zuzenean ikusteko aukera izango dute Gure Etxeako antolatzaileek euren webgunean jarri duten argazki sortari esker. Eurek azaltzen dutenez bideoak igotzeko aukera ere badago eta topaketan izan zirenei euren argazkiak eta ikusentzunezko materiala bidaltzeko gonbitea egiten diete.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en urrats berria, Diasporaren komunikazio beharrei hobeto zerbitzatu nahia

2008/06/02

Hona, irakurle, EuskalKultura.com-en bertsio berritua. Erditze ahalegintsua, baina emaitza sendotuz geroa erraztuko duena deritzogu. Erabateko aldaketa da, Diasporak dauzkan harreman eta komunikazio alorreko beharrei hobeto zerbitzatu nahiak bultzatua. Beta bertsioa da esku artean daukazuna. Datozen egun eta asteetan pixkanaka moldatzen, zuzentzen, fintzen eta gehitzen joango gara, eta lan horretan ere partaide nahi zaitugu. Izan ere leku eta esparru berriak zabaldu dizkiogu buletin berrian partaidetzari. Emaizkiguzu guztia sendotzeko aste batzuk, eta ondoren iritzia eskatu eta eskertuko dizugu.

Gehiago irakurri...


Aldaketak harpidedunentzat buletinean: emisio ordua aldatu da, RSS aukera ere emanez

2008/06/02

EuskalKultura.com-en probetako portadetako bat EuskalKultura.com buletina, harpidetza bidez irakurtzen zutenek berritasun batzuk izango dituzte aurrerantzean. Batetik, beta bertsioan gauza berriak saiatu nahi ditugu eta, aproba gisa bederen, buletinaren emisio orduak aldatuko ditugu. Lehenengo asteetan, arratsaldeko zortzietan izango da egunero emisioa, Euskal Herriko ordua; beraz arratsaldeko hirurak direla Argentinan edo goizeko hamaikak, esaterako, Kalifornian. Bestalde, albiste berriak argitaratu ahala irakurtzeko aukera gehitu dugu, RSS esaten zaion zerbitzu baliagarria.

Gehiago irakurri...


Jose C. Pazeko Toki Eder EEak euskal abesbatzara biltzeko deia egin eta irratsaioaren berri eman du

2008/06/02

Mariana Fernandez Castellik, ezker) lagundurik Elba Arburuak (eskuin) gidatzen du 'La hora de los vascos' irratsaioa Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak, Argentinan, deia luzatu die kantua gogoko duten pertsona guztiei sortu berri duen abesbatzara bil daitezen. Honekin batera, bazkideek zein oro har josezepaztarrek euskal kultura sakonago ezagut dezaten abian jarri duen 'La hora de los vascos' irratsaioaren berri eman du. Saioa astean behin, ostegunetan, eskaintzen dute Sintonia AM 1000-n eta entzuleek interneten bidez ere jarraitu dezakete emisioa, munduko edozein bazterretik.

Gehiago irakurri...


Mundu-birari buruzko hitzaldi bat eta 'Amatxuen Eguna', Caracaseko Eusko Etxearen azken deialdien artean

2008/06/02

Eneko Etxeberriak Europa, Asia, Ozeania eta Amerikan zehar bizikletaz eginiko bidaiaren azalpenak eman zituen (argazkia Caracaseko Eusko Etxea) Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak zenbait jarduera antolatu eta egin ditu azken asteetan, tartean Eneko Etxeberria eta Miyuki Okabe senar-emazte ibiltarien 'Mundua Hurbiltzen' hitzaldia, euskal etxearen egoitzan bertan. Europa, Asia, Ozeania eta Amerikan zehar bizikletaz hasi zuten bidaiaz mintzatu zen bikotea eta Eusko Etxeak, berriz, 'ezohiko kide' izendatu zituen. Bestalde, Caracaseko euskaldunek 'Amatxuen Eguna' ospatu dute hirugarren urtez jarraian. Bildutako ama eta gainerakoek askaria eta familia giroko bingoaz gozatu ahal izan zuten.

Gehiago irakurri...


San Juango Eusko Etxeak, Argentinan, euskal kultura arloan egindako azken jardueren berri eman du

2008/06/02

San Juango Eusko Etxeak zenbait jarduera burutu ditu azken hilabeteetan Argentinako euskal komunitate horretan San Juango Eusko Etxea Euskal Etxetik, azken aste eta hilabeteotan euskal esparruan egindako ekitaldien berri eman digute. Aurretik atzera, Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunean hartu zuten parte, euskal jatorrikoen ordezkari, omenaldia eskaini zieten 1937an Gernikako bonbardaketan hildako herritarrei, Euskal Zine Zikloaren inaugurazioa ere egin dute, eta 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' hitzaldi sorta abiarazi.

Gehiago irakurri...


Tandileko Gure Etxea EEak, Argentinan, zuzendaritza batzordea berritu du; Isidro Legarreta lehendakari berrautatua

2008/05/31

Tandileko Gure Etxea Euskal Etxea, Argentinan (argazkia euskalkultura.com) Tandileko Gure Etxea Euskal Etxeak (Argentina), elkarteko estatutuek dioten arabera, zuzendaritza batzordea berritu zuen Ohiko Batzar Nagusian. Era honetan, Isidro Legarreta Domingok elkarte argentinarraren gidaritza mantentzen du lehendakari postuan berrautatua izan ostean. Juan Miguel Beguiristain Gomez lehendakariorde bezala mantenduko da eta beste kide batzuen artean, Miguel Herrera idazkari gisa eta Jorge Gilbert diruzain postuan arituko dira.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Nafar Etxeko dantzariek euren jantzi berriak aurkeztu zituzten Autonomien Batasuneko dantzaldian

2008/05/30

Gehiago irakurri...


'Ongietorri.info' aurkeztu da Bilbon, entzunezko artxiboen bidez etorkinen errealitatea eskaini nahi duen weba

2008/05/23

'Ahlan Ongietorri' irratsaioari dagokion irudia (argazkia Ongietorri.info) La Platan jaio eta duela hogeita hamar urte baino gehiago Euskal Herrian bizi den Nestor Fellik, beste zenbait lurraldetatik etorritako pertsona talde batekin batera, 'Ongietorri.info' webgunea sortu du etorkinen testigantzak biltzeko helburuarekin. Proiektuaren sortzaileak Bilboko Tas-Tas irratiko 'Alhan Ongietorri' programan lan egiten du. Ekimenak hiru fase ditu eta oraingoz gizartearen aurrean aurkeztua izan da urte amaieran forma jakin bat emateko. Horretarako, sortzaileek sentiberatze kanpaina bat egingo dute hainbat kolektibok proiektuan parte har dezaten.

Gehiago irakurri...


Anza esploratzaile euskalduna

2008/05/20

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia