2008/06/16

Euskal jatorrizko haurrak errezibitzeko eguna izan zuten atzokoa Buffalon. 42 haur dira aurtengoan, gehienbat bat Estatu Batuetako sei estatutatik (Kalifornia, Idaho, Kalifornia, Oregon, Utah eta Wyoming), baina baita Kanadatik (2), Euskal Herritik (1) eta Espainiatik (1) ere etorriak. Ia bi astez Buffalon eta Wyoming-eko mendietan ibiliko dira, izadiarekin zein euskal kulturarekin harremanetan. Euren sustraiei buruz ikasiko dute, baina batez ere ongi pasatuko dute, lagun berriak eginez, lagun 'euskaldunak, agian bizitza osoan lagun iraungo duten lagunak', bertatik esan zaigunez.
Gehiago irakurri...
2008/06/16

Gerra Zibila piztu zenean 1936. urtean, Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihesi egin behar izan zuten, euren gurasoengandik aldenduz. Horietako batzuk etxera itzuli ziren guda amaitu ostean, baina beste askok urteak pasa dituzte atzerrian familiatik urrun. Haur hauei guztiei omenaldia egiteko oroimenezko zenbait jarduera egin dira iragan astean: erbesteratutako umeen eskutitz eta marrazkien erakusketa, Santurtziko portuan egindako lore eskaintza eta Bilboko Euskalduna Jauregian burututako ekitaldiak omenaldizko astea biribildu zuten. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta gerrako zenbait haurrek euren testigantzak eskaini dituzte.
Gehiago irakurri...
2008/06/16
Gehiago irakurri...
2008/06/15

Mexikoko Euskal Etxeak eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak (UNAM) euskara ikasten duten ikasle talde ugaria biltzen dute. Gabriel Ceballosek hiru urte daramatza Euskal Etxean klaseak ematen eta Gurutzne Etxeberriak gauza bera egiten du UNAMen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa irakatsiz. Klaseak momentu batez alde batera utzi eta euskara beste esparru batean praktikatu eta ongi pasatzeko, ikasle guztientzako bi afari antolatu dira Txokoan.
Gehiago irakurri...
2008/06/14

Argentinako beste hamaika puntutan bezala, Villa Mercedesen, Euskal Etxeak, Maiatzaren 25ari lotutako argentinar aberri eguna ospatu zuen. Ospakizunean gastronomiak ere hartu zuen bere lekua. Euskal Herritik etorrita zenbait euskal etxe eta komunitateetan ibiltari dabilen Susana Rodriguez sukaldariak 'euskal paella' prestatu zuen propio hitzordurako. Horrekin batera, Villa Mercedeseko EEri atxikitako Camerata de la Luna abesbatzak euskarazko abestiak kantatu zituen. Bildu zirenen artean, Bragadoko Danak Anaiak Euskal Etxeko lehendakaria ikus zitekeen.
Gehiago irakurri...
2008/06/13

'Exilio y Universidad (1936-1955). Presencias y realidades' liburua Hamaika Bide elkarteak 2006ko abenduan Donostian egin zuen nazioarteko mintegian aurkeztu ziren lanen bilduma da. Jose Angel Ascunce, Mónica Jato eta María Luisa San Miguel ikerlari eta adituek prestatu duten liburu honen bidez irakurleek 36ko gudak eta Francoren diktadurak behartuta erbestera jo behar izan zuten euskal eta iberiar penintsulako pentsalariek egin zuten ekarpen intelektualean sakondu ahalko dute.
Gehiago irakurri...
2008/06/13

Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen kanpo harremanen arloan egindako lana ezagutu nahi dutenek aukera ederra izango dute aurtengo irailean Donostian, Euskal herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan. Ikastaroak ‘K-10’ izena du eta Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde irakasleek zuzenduko dute. De Castro eta Ugaldek Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanei buruzko ikerketa ugari argitaratu dituzte. Ikastaroan izena emateko epea irekita dago.
Gehiago irakurri...
2008/06/13

Aurtengo Araba Euskaraz jaialdia Bastidan ospatuko dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetako -- eta Diasporako-- euskaltzaleek. 'Ametsak dirau' lemak urteetan zehar 'euskara berreskuratzea eta zabaltzea helburu izan duen ekimen honek edukitako zailtasunak' adierazten ditu, antolatzaileen esanetan. Bide horretan sendo jarraitu eta sustraiak mantenduz, 1.500 biztanle dituen herriak pertsona kopurua handitu egingo du asteburuan Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako euskaltzaleekin. Bertaratzen direnek hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, haurrentzako jokoak, salmenta postuak, globo aerostatikoak , pailazoak eta bertsolariak, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2008/06/13

Mexikoko Euskal Etxeko artista txiki eta gaztetxoek euren txokoa izango dute bihar elkartearen asteburuko egitarauan, arteari buruzko jarduera desberdinekin. Alde batetik, Euskal Etxeko sormen tailerrean aritu diren haurren lanen erakusketa bat egingo da, aste hauetan zehar ikasitakoa erakutsiz. Bestetik, euskal elkarteak gaztetxoei ere egingo die lekua, 18 urtetik beheragoko neska-mutilei zuzenduriko margo lehiaketa batekin.
Gehiago irakurri...
2008/06/13
Gehiago irakurri...