euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultura zeltak eta euskaldunak bat egin zuten Rosarioko Zazpirak Bateko Euskal-Eskoziar Topaketan

2008/06/24

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean egindako euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioak Euskal Herriko eta Eskoziako kulturak batu zituen (argazkia Zazpirak Bat Euskal Etxea) Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatu zuen euskal-eskoziar topaketaren lehen edizioak 'arrakasta izugarria izateko behar den guztia bildu zuen', euskal etxeko arduradunek adierazi dutenez. Jaialdian euskara eta gaelikoa izan ziren izar, mintzaldi, eztabaida eta DVD emanaldien bidez. Elkarteko 'Txikiak' eta 'Gaztedi Zutik' dantza taldeek ikuskizuna eskaini zuren eta anaitasun afaria egin zuten Maiatzaren 25eko jai egun argentinarra ospatzeko. Egunari bukaera emanez Buenos Aireseko 'Fingal' talde argentinar-eskoziarrak kontzertua eskaini zuen.

Gehiago irakurri...


Rocio Basterra eta Natalia Hormazabal argentinarrek euskara maila erakutsi zuten Mihiluzen; bideoa ikusgai hemen

2008/06/23

Rocio Basterra eta Natalia Hormazabal Mihiluzen Diasporako euskara ikasle askok maila ederra lortu dute, ahalegin eta ikasketa ordu askori esker; duela bi aste Rocio Basterra eta Natalia Hormazabal argentinarrek ederki erakutsi zuten hori, ETBko Mihiluze saioan parte hartuz. Ez zuten irabazi, baina bai euskaldun zaharren ondoan ederki moldatzen direla frogatu, euskarazko joko, errima, SMS ulertezin eta jeroglifikoak deszifratuz. 'Esperientzia oso ona izan zen eta berriz errepikatuko genuke', dio Rociok. Saioa ETBn edo Calan Vascoren bidez ikusterik izan ez zutenentzat, jarraian Mihiluzek EuskalKultura.com-entzat eginiko une onenen bideo bat eskaintzan dizuegu.

Gehiago irakurri...


Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak doako jarduera irekien berri eman zuen urteko lehen Euskal Afarian

2008/06/23

Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideek Socorros Mutuoseko Espainiar Elkarteko arduradunekin ospatu zuten urteko lehen euskal afaria (argazkia Kotoiaren Lurra) Chacoko Kotoiaren Lurrak urteko lehen Euskal Afaria egin zuen iragan ostiralean Resistenciako Don Bosco Ikastetxean (Argentina). Elkarteko lagun eta bazkide asko bertaratu ziren eta arduradunek Kotoiaren Lurrak urtero antolatzen dituen jardueren berri emateko aukeraz baliatu ziren, jarduera hauek doakoak eta elkarteko kide zein kanpoko edozeini irekiak direlako. Ekimen hauen artean aipagarria izan zen 'Aurrera Goaz' Bokaziozko Antzerki Taldearen aurkezpena. Taldekideek euskal gaia ardatz zuen lana antzeztu zuten. Afaria zozketa, euskal kanta eta monologo komikoekin osatu zuten.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko argazki, dantza eta kantuekin jantzi zuen Hegoalde Argentinarra EEak I. Urteurren Jaia

2008/06/23

Hegoalde Argentinarra Euskal Etxearen lehen urteurrena ospatzeko afarian berrehun pertsona baino gehiago bildu ziren (argazkia Hegoalde Argentinarra EEa) Rio Gallegoseko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxearen I. Urteurren Jaiak berrehun kagun inguru bildu zituen, jarduera egitaraui mardulaz gozatzeko prest: euskal gastronomia, Euskal Herriko argazki emanaldia, dantza ikuskizuna, euskal kantak eta zozketak, besteak beste. Zentroko zuzendaritza batzordeak Euskal Etxearen egoitzaren irekiera iragarri eta datozen asteetan egingo diren jarduerak aurkeztu zituen, horien artean, Euskararen Eguneko afaria. Afari honetan Euskal Herria bisitatzeko bi bidai zozketatuko dituzte.

Gehiago irakurri...


EHUk Andres de Urdanetari buruzko ikastaroa eskainiko du bere jaiotzaren 500. urteurrenean

2008/06/20

Andres de Urdaneta itsagizona Urdaneta 500-Ordiziako Udala Batzordeak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, 'Las rutas marítimas en la globalización: el tornaviaje de Urdaneta' ikastaroa antolatu du uztailaren 21, 22 eta 23rako. Klaseen helburuetako bat Asia, Amerika eta Europako herrien arteko ekonomia eta kultur trukaketan Urdanetak egindako ekarpena ezagutaraztea izango da. Jardunaldiak Donostiako Miramar Jauregian eta Ordizian egingo dira. Matrikularen prezioa 84 eurokoa da.

Gehiago irakurri...


Europako euskal etxeetako euskara irakasleek trebakuntza ikastaroa egin dute Bartzelonan, HABEk antolatuta

2008/06/20

Bartzelonako euskara ikasleak azterketa egiten Euskara Munduan programaren baitan, Europako zenbait Euskal Etxeetako irakasleen topaketa egin zen joan den asteburuan Bartzelonako Euskal Etxean. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak HABEren bidez antolatu zuen eta helburua irakasleak arlo desberdinetan trebatzea zen. Ikastaroaren gaia 'HEOK (Helduei euskara irakasteko oinarrizko kurrikuluma) eta IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) euskararen irakaskuntzan’ izan da. Euskara Mundua programaren koordinatzaile J. Fco Zinkunegik gidatu zuen ikastaroa eta bertan Bartzelona, Madril eta Valentziako Euskal Etxeetako irakasleak eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialekoak, Universitat de Barcelona eta Universitat Autónoma de Barcelonakoak bildu ziren.

Gehiago irakurri...


'Sorginaren Eguna' ospatuko dute Zugarramurdin eta Diasporan San Juan gaua euskal etxeetara helduko da

2008/06/20

Castelli-ko 'Oneratu' Euskal Argentinar Etxeak San Juan Gaua ospatu zuen iragan urtean San Juan Gauaren bezperaren hurbiltasuna eta udako solstizioaren indar magikoetaz baliatuz, Zugarramurdiko herri nafarrak 'Sorginaren Eguna' ospatuko du bihar. Egunean zehar hitzaldiak, kobazuloetara bisita gidatuak eta ekitaldi ugari egingo dituzte. Diasporan ere euskal etxe askok bat egingo dute izpiritu honekin eta San Juan gaua ospatuko dute. Kristau santuaren egunak udako solstizioaren tradizioarekin (neguko solstizioa hego hemisferioan) bat egin du, eguzkiaren boterea eta suaren indar garbitzaileari buruzko sinismen jentilak barneratuz. Buenos Airesen, Chivilcoyn, Mexiko DFn, Madrilen... euskal etxeko kideek tradizioa jarraitu eta suaren gainetik salto egingo dute, aro berrirako gurariak eskatuz.

Gehiago irakurri...


Diasporako kideek bat egingo dute Bilboko Arriagan egiten ari den Axularren 'Gero'-ren irakurraldiarekin

2008/06/19

 Itziar Albisu eta Itsaso Kobayashi New Yorken Gero irakurtzen Gaurko goizeko zortzietan hasi eta arratsaldeko zortzietara bitartean, Bilboko Arriaga Antzokian Axularren 'Gero' euskal literaturaren maixulan klasikoaren Lehen Irakurraldi Jarraitua egiten ari dira. Ekitaldia Elkarlan Euskaltegiak (Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti y Juan Mateo Zabala) antolatu dute, Bilboko Euskara Arloaren eta Ipar Kutxaren babesarekin. New York, Boise eta Buenos Airesetik jaiarekin bat egingo dute Diasporako euskaldunek, aldez aurretik grabatutako bideoetan liburuaren pasarteak irakurriz. Ekitaldia zuzenean ilus daiteke ETBren webgunean.

Gehiago irakurri...


IV Inkesta Soziolinguistikoa: euskal hiztunen kopurua gora, baina euskararen erabilerak ez du neurri berean gora egin

2008/06/19

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren aurkezpena Eusko Jaurlaritzak IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak ezagutzera eman zituen atzo Donostian eginiko aurkezpenean. Emaitza horiek aztertuz zera ondorioztatu daiteke, ‘euskararen indarberritze prozesua asko sendotu dela Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) eta astiroago Nafarroan', azaldu zuen aurkezpenean Patxi Baztarrikan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordeak. ‘Iparralden, aldiz, hiztun kopuruak behera egiten jarraitzen du, baina joera aldatzen ari da, eta belaunaldi gazteei esker euskararentzako aukera berriak sortzen ari dira'.

Gehiago irakurri...


EuskoMovie lehiaketak argazki, bideokamera edo sakelekoarekin eginiko laburmetrai onena sarituko

2008/06/19

EuskoMovie lehiaketaren logotipoa EuskoMovie 2008 laburmetrai lehiaketa mundu osoko zinemazaleei zuzendua dago --Diaspora barne noski--, adin mugarik gabe. EuskoSarek antolatu du ekimena, Euskadiko Filmategia eta Eusko Ikaskuntzako Zinematografia Sailaren laguntzarekin. Euskal tematika ardatz hartuta, partaideek sakelekoa, argazki edo bideo kamerarekin eginiko laburmetraiak --gehienez bost-- aurkeztu ahal izango dituzte. Lanak aurkezteko epea uztailaren 20an itxiko da. Hiru kategorietako irabazleen artean 1.200 euro banatuko dituzte saritan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia