euskal diaspora eta kultura

2008/12/22
Olentzerok bisita luzatu zion La Platako euskal etxeari joan den abenduaren 6ean, Hego hemisferioan mahuka motzetan eta giro ederrarekin ospatzen dituzten Eguberrien etorrera iragarriz. Bisitak Euskararen Eguneko ospakizunekin bat egin zuen eta elkarteko txikiak zenbait ekimenetan murgiltzeko aukera izan zuten: 'Hansel eta Gretel' ipuinaren antzezpenean, esaterako, edo haurren izena eta helbidea gainean idatzitako puxikak askatzea, "horrela puxika aurkitzen duten lagunek gure neska-mutilekin harremanetan jarri ahal izango baitira".
2008/12/22
2008/12/19
Atzo Rio Gallegoseko Euskal Etxearen Euskararen Eguneko jaiaren kontakizun laburñoa ekarri genuen gure orrietara eta gaur, ziztu bizian, elkarteko kideek ekitaldiko argazki sorta helarazi digute. Milesker Patagoniako lagunei euren erantzun bizkorragatik eta munduko alde eder horretan ere irakurtzen gaituzten euskaldunak daudela gogorarazteagatik. Horrelakoek Diaspora gero eta gertuago dugula/gaudela sentiaratzen digute eta munduko euskaldunei euren argazki, istorio, zorion agur eta artikuluen iruzkinak bidaltzeko gonbitea berresten diegu. Jarraien Patagoniako Euskararen Eguna, Hegoalde Argentinarreko kideek kontatuta.
2008/12/19
2008/12/19
Yanina Salaren gidaritzapean, Laprida eta Coronel Pringleseko euskal etxeetako dantza taldeek ikuskizun berezia eskaini zuten elkarrekin Lapridako ‘Teatro Hispano-Argentino’ antzokian. Auzo diren bi herri hauek indarrak batu zituzten ezohiko ikuskizuna aurkezteko. Dantzarien jira-birekin tartekatuta, aretora bildu ziren berrehun bat ikusleek Euskal Herriko hamaika bazterretako argazkiak ikusi ahal izan zituzten. Ekitaldiak lortu arrakastak animatu egin du taldeon zuzendaria datorren urtean ere elkarrekin lanean jarraitzera.
2008/12/19
Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (Center for Basque Studies-CBS) 2009-2010 ikasturteko 'William A. Douglass Distinguished Scholar Award' beka eskatzeko epea ireki du. Beka hau 2005. urtean sortu zuten unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak, 'Center For Basque Studies' sortu eta urte askotan zuzendu zuen Wiliiam A. Douglass antropologo eta euskaltzalearen omenez. Edizio berri honetan zentroak euskal historian aditu bat bilatzen du, bere ikerketak Estatu Batuetako unibertsitate honetan egin ditzan. Eskabideak bildatzeko epea datorren abenduaren 31an bukatuko da.
2008/12/18
Argentinako Entre Rios probintziako Concordia herritik, gogor ekin dio sarean 'Akelarre, Eusko Argentinar Kultur Taldea-Grupo Cultural Basko-Argentino' delakoak, Mariano Silva-Torrea euskaltzale ekimentsua egile eta arduradun. Bloga da abian ipini duena, Euskal Herriko berriak eta euskal kultura eta politikari buruzkoak uztartuz, alor hauetan Europan zein Ameriketan gertatutakoak bilduz. Webguneak, argiro definitzen du politikoki bere burua EAko kide edo EAren aldeko bezala, bederen. Aldi berean, eta Argentinatik bertatik, aurrera segitzen du Pampatik 'Berriak Egunkaria' izeneko blogak, Daniel C. Bilbao kazetariak sortua, kasu honetan gehienbat euskal egungotasun politikoa aipatuz, Ezker Abertzale ofizialaren ildotik.
2008/12/18
Larunbatean Olentzerok bisita egingo du Buenos Aireseko Eusketxera, Euskal Herrira joateko bi hegazkin txartel eskuan. Izan ere, urtez urte Diasporako euskaldunei eta Euskal Herrikoei ateak zabaltzen dizkien eta bi herrialde hauen artean zubi sendo bat eraikitzen duen erakunde honek urteko azken jaia egingo du. Ospakizunean afari eder batez gozatu ahal izango dute gonbitaduek eta horien artean batek Euskal Herrirako bidaiaren oparia jasoko du. Eusketxeri zozketarako bonoak erosten laguntzeko azkeneko aukera da. Nahi duenak, gerorako utzi gabe presa pixkat har dezala.
2008/12/18
Oraindik ere Euskararen Eguneko kontaketak heltzen ari dira geurera, munduko euskal etxeek egin zituzten ekitaldien berri emanez. Patagonian, adibidez, 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko kideek Euskal Herrira bidaia zozketatu zuten eta irabazlea Ramiro Kröeger izan zen, Río Gallegoseko Los Vascos tabernako jabea. Mexikon DFko Euskal Etxean bildu ziren euskaltzaleak eta euskara ikasle eta irakasleei omenaldia egin zieten. Gainera, eta Lazaro Valiente musikariak gidatuta, jaira bildu ziren ia 100 lagunek 'Lau Teilatu' abesti mitikoaren 'bertsio esperimentala' kantatu zuten.
2008/12/17
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus