2008/09/09

Duela 80 bat urte, gazte euskaldun batzuek leku egoki bat behar zuten euren ekimenak eta idealak loratzen ikusteko. Hori dela eta, indarrak batu zituzten eta, dirulaguntzarik gabe, Gure Echea erakundea sortzea lortu zuten. Gaur egun, haien ahaleginaren isla ikus daiteke Buenos Aireseko Balvanera auzoan, Juan Domingo Peron kaleko 2143. zenbakian. Pilota eta igeriketa dira nagusiak orain eskaintzen dituzten kiroleen artean. Kulturaren alorrean, berriz, hamabost urte bete dituen Alkartasuna Korala da etxeko altxorra.
Gehiago irakurri...
2008/09/09

Getaria lapurtarreko "Saraleguinea" museoak erakusketa antolatu du urriaren 31 arte Jacques-Hippolyte Lescaren bizitza eta ibilbideari buruz. Bere lehenengo mendeurrena betetzen ari den "Saraleguinea" etxea J.H. Lesca indianoak eraiki zuen Rio de la Platatik itzultzean. Gizon lapurtar honek garrantzi handia izan zuen XIX. mende bukaera-XX.aren hasieran Rio de la Platako ekonomian. Erakusketak "Saraleguinea edo Jaques-Hippolyte Lesca jaunaren 3 bizitzak" izenburua darama eta Lescak Argentinan eta Lapurdin izandako bizipenak ditu erakusgai.
Gehiago irakurri...
2008/09/08

Munduko euskal etxe gero eta gehiago interneten abantailak ikusi eta euren webgune propioa sortzeko pausua ematen ari dira. Webgune gehienek herrialdeko hizkuntza erabiltzen dute --Argentinan gaztelera, AEBetan ingelesa...-- baina gero eta gehiago dira euskarari dagokion lekua egiten ari zaizkionak ere. Horietako bat izan da berriki Bordeleko Euskal Etxea. 'Euskal Etxe baten webguneak euskarazko bertsiorik ez edukitzea mainguka ibilitzea bezalakotsu duzu', azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko komunikazio arduradun David Mujikak, mundu osoko euskaldunek Bordeleko Euskal Etxearen berri izatea erraztuko duelaren esperoan.
Gehiago irakurri...
2008/09/08

Pasa den astean eta asteburu honetan jokatu den Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinketeko Txapelketan Argentinako eta Euskal Herriko selekzioek lortu dituzte dominik gehienak. Argentinak hiru urrezko domina eta Euskal Herriak domina kopuru gehien lortu ditu, lau orotara: bi urrezko zilarrezko bat eta brontzezko bat. Eskuzko OPEN Txapelketan Waltary-Elorriaga bikotea izan da garaile. Maila handia ikusi ahal izan da txapelketa honetan eta bertaratutakoek ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute.
Gehiago irakurri...
2008/09/05

'Udako abestia', horrela definitu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak 'Pixka bat es mucho' kanta, euskara eta hizkuntzen elkarbizitzaren aldeko Ukan kanpainaren ikurra. Abestiak 100.000 bisita jaso ditu bere webgunean, 55.000 aldiz ikusi dute Youtube atarian eta Euskadi Gaztea irratiaren entzuenen zerrendan sartu da. Abestia zabaltzeko sorturiko taldeak hainbat kontzertu eman ditu uda honetan, eta kantaren karaoke bertsioa Japoniako karaoke webgune ezagun batean jarri dute. Kanpainari bukaera emateko azken txanpa indartsua prestatu dute arduradunek, Donostiako Estropadetan egingo diren ekitaldi eta kontzertuekin.
Gehiago irakurri...
2008/09/05

Marixabel Azpillaga eusko legebiltzarkidea Concepcion del Uruguay herri argentinarreko 'Ibai Txori' Euskal Etxera heldu zen joan den asteburuan, Argentina eta Uruguain zehar ematen ari den hitzaldi itzuliaren baitan. 'Erabaki, eraikitzeko' izenburupean herriko Joan Paulo II.a Aretoan eskainitako solasaren ondotik, hautetsiak Celomar Argachá profesorearen 'Col. del Uruguay J.J. de Urquiza' liburuaren ale bat jaso zuen opari gisa egilearen beraren eskutik, segidan Ibai Txoriren egoitza bisitatu zuelarik herri erdigunean.
Gehiago irakurri...
2008/09/05

Diasporako jai garrantzisuenetako bat da Argentinako Euskal Astea eta aurten ere milaka lagun elkartuko dira, bertakoak nahiz kanpokoak, euskal komunitatearen jai handi honetara. La Platan, aste horretan zehar --urriaren 26tik azaroaren 2a bitartean-- bilerak, ekintza politikoak, kulturalak eta ikuskizun ugari egingo dituzte. Hori guztia prestatzeko lan eskerga egin behar da eta horretan dabiltza Euzko Etxea-ko kideak azken hilabete hauetan. Azken uneko aldaketarik izan daitekeen arren, jaialdiaren antolatzaileek argitaratu dute dagoeneko behin-behineko argitaraua.
Gehiago irakurri...
2008/09/04

Munduko Pilota Batzarrak Txilen antolatu duen I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa finalen atarian da. Eskuz, banaka nahiz binakakoan euskaldunak eta argentinarrak arituko dira txapelaren bila nor baino nor, euskaldunek boliviarrei eta argentinarrek mexikarrei irabazi ostean, bai buruz burukoan bai binakakoan. Larruzko palako finalerdietan berriz, uruguaiarrek euskaldunen aurka jokatu beharko dute. Beste finalerdian, Argentina eta Venezuela ariko dira. Emakumezkoen Gomazko Paletan Uruguai, Txile, Mexiko eta Argentina izango dira finalerdietan, norgehiagokak zehazteko badaude ere. Gizonezkoetan, Txile-Euskal Herria eta Uruguai-Venezuela, bi partida hauek erabakiko dute finala zein den.
Gehiago irakurri...
2008/09/04

'Gure jendea hurbilduz', horixe da Berriketari aldizkariaren leloa eta hirugarren zenbakia aurkeztearekin batera argitalpenaren arduradunek lan horretan lortzen ari diren 'eragin biderkatzailea' dela eta pozik agertu dira. Eragin horren adibide eder bat izan zen elkarteak egin zuen Iñaki Deunaren jaia, izan ere 'garai onenetan bezala, Euskal Etxean euskaldun, euskaldunen ondorengo eta lagunen artean jendetza bildu zen'.
Gehiago irakurri...
2008/09/04

Buenos Airesetik bostehun bat kilometro hegoaldera dagoen herri honetan urtero antolatzen den Gizataldeen Azokan partaide garrantzitsuenetako bat izan da aurten ere Hiru Erreka Euskal Etxea. Abuztuaren 10ean burutu zen jaia, eta elkartearen standean Euskal Herriko sukaldaritzak aparteko lekua hartu zuen. Gastronomiarekin batera, abizenei buruzko informazioa eskuratu eta euskararen inguruko hainbat jardueratan parte hartu ahal izan zuten gonbidatuek. Euskal Etxeko dantzariek dantzak eta jantzi berriak estreinatu zituzten, eta euskara klaseei dagokienez, albiste bikainak dituzte dituzte Hiru Errekakoek: aurten A. G. Chaves herriraino heldu dira klaseekin.
Gehiago irakurri...