euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

1900-39 epean emakumeen rola Espainiako gune publikoan gai dituzten lanak bildu nahi dituzte, euskal kasua barne

2026/09/04

Argentinako UCAko Espainiako Historia Institutuaren aldizkariaren azala
Argentinako UCAko Espainiako Historia Institutuaren aldizkariaren azala

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Leyre Arrieta Alberdi (Deustuko Unibertsitatea) eta María Eugenia Cruset (Quilmesko Unibertsitate Nazionala / Txileko Gabriela Mistral Unibertsitatea) irakasleak "Del hogar a la calle". Sufragismo, identidad nacional y militancia política en España (1900-1939)" ('Etxetik kalera”. Sufragismoa, identitate nazionala eta militantzia politikoa (1900-1939)) izeneko dossierra ari dira prestatzen. Txostena Argentinako Unibertsitate Katolikoaren (UCA) Espainiako Historia Institutuaren seihileroko online aldizkarian argitaratuko da.

Irailaren 10a da azken epea partaidetza proposamenak bidaltzeko

Ikertzaileei zuzendutako deialdi honek Espainiako gerra zibilaren aurreko epean emakumeen rola arlo publikoan aztertu duten ikerlan originalak biltzea da. “Emakumeen borrokak, lan arloan lortutakoa eta horren eragina gizartearen modernizazioan ere izango du ardatz dosierrak”, azaltzen dute irakasleek. “Aurreko ikerlan batzuetan ez bezala, gureak ikuspegi orokorragoa eskaini nahi du gurutzatzen diren aldagai ezberdinak maila berean jarriz. Gizarte klasea, ideologiak, erlijioa dira elkarrekin  eta ez banaka aztertu behar diren aspektuetako batzuk”, adierazi dute.

Gaur egun Espainiako estatuan existitzen diren hizkuntzen, eskualdeen eta nazionalitateen berezitasunak ere izango ditu kontuan Arrieta eta Cruset adituek prestatzen ari diren dosierrak eta hori dela eta, beste batzuen artean, bi gai hauek ere proposatzen dituzte ikergai:

— Emakumeak eta nazionalismoak: emakumeen parte hartzea Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako proiektu nazionaletan, hala nola Emakume Abertzale Batzan edo Errepublika katalaneko aktibismoan izan zuten rola.

— Emakumeak eta migrazioa: diasporako alde politiko, sozial eta ekonomikoekin izan zuten harremana.

Dossierrean parte hartzeko, ikerlanaren laburpena (gehienez 500 hitz) bidali behar da, helburuak, metodologia eta iturri nagusiak adieraziz. Ikertzailearen curriculum laburra behar da bidali (gehienez 200 hitz) baita erakunde filiazioa eta ikerketa azken ildoak ere. Testuak leyre.arrieta@deusto.es eta mcruset@hotmail.com helbideetara behar dira igorri (bietara). Bidaltzeko epea 2026ko irailaren 10ean bukatuko da. Ondoren, artikulu osoa (gehienez 8.000 hitz), 2027ko apirilaren 1a baino beharko da helarazi. Proposamena onartzen denean jakinaraziko dira idazteko arauak.

Informazio gehiago, hemen.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia