Urriaren 13an, larunbatean, Zuloak rock taldeak kontzertua eskainiko du Music Hall aretoan. Fermin Muguruzak Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Bereziak sailean aurkeztutako Zuloak dokumentalaren harira sortu da taldea. Tania de Sousa abeslariak, Ainhoa Unzueta gitarristak eta Uxua de la Fuente bateria-jotzaileak osatzen dute taldea, eta beren kantuetan hainbat gai feminista eta sozialez mintzo dira.
-Taldearen webgunea.