Gaur, abuztuak 2, Zpeiz Mukaki Lapurdiko taldearen ikuskizuna izango da San Frantziskoko Euskal Etxean. 2006an sortutako taldea 15 mutil gaztek osatzen dute eta kantu, dantza, musika eta bertsoekin jaiak girotzea dute helburu. Emanaldi bereziak izan ohi dira eta taldekideak mozorrotuta edo gona eskoziardun dantzariz jantzita ager daitezke.