Zortzigarren Herrialdea elkarteak bigarren urteurrena ospatuko du gaur, martxoak 19, eta horretarako, urteko asanblea-tailerra antolatu dute Hernanin, urte osoko lanaren nondik norakoak kontatzeko eta proiektu berrien informazio emateko. Ondoren Sagardotegi bazkaria prestatu dute.
Batzea Hernaniko Biteri Kultur Etxean egingo dute eguerdiko 12:00tan, asanblea-tailerra burutzeko, eta ondoren, 13:30etan, sagardotegira abiatuko dira.
Zortzigarren Herrialdea elkartearen webgunea.