Gaur astelehena --jai eguna Argentinan, astelehenera ekarri baita heroi nazional San Martin generalaren ospakizuna-- Posadas-eko Liburutegi Herrikoiak aurkezturik 'Zirkulu Polarreko maitaleak' filma emanen da, Misiones-ko Euskal Jatorri Euskal Etxeak antolatutako zine zikloaren baitan.
Hitzordua Liburutegiko auditorium-ean izango da (Córdoba 218, San Lorenzo eta Córdoba bitartean), sarrera librea eta kitorik. Filmak pasioz betetako amodio istorio ezkutu bat kontatzen du, protagonistetako bakoitzaren --Ana eta Ottoren-- ahotik, zortzi urte dauzkatenetik 25 dituztenera arte.