Gaur larunbata, martxoaren 20a, Chascomus hiriko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak Osoko Bilkura Orokorra egingo du. Hori dela eta, arratsaldeko 7etan Franklin kaleko 454. zenbakiko bere egoitzara gerturatzeko deia luzatzen die bazkideei. Jorratu beharreko gaiak hauexek izango dira:
1. Lehendakariaren eta idazkariaren izendapenak.
2. Azken bilkurako aktaren irakurpena.
3. Aurrekontuen ikuskatzea.
4. Bi bazkideren izendapena lehendakariarekin eta idazkariarekin batera eguneko akta sina dezaten.