Urtarrilaren 4an hasiko da Chascomúsen Argentinako IV. Udalekua, non Maipú, Chivilcoy, Arrecifes, Mar del Plata, Corpus (Misiones) eta Chascomús bertako euskal etxeetako 53 gaztek hainbat kirol eta aisialdiko jarduera egingo dituzten euskal kulturaren inguruan, urtarrilaren 8a bitartean. Jarduerak Euskal Etxean, Gouaillard plazan, Pilota Klubean eta Los Libres del Sur parkean egingo dira.