euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Zinemaldia 2010en baitan, Alberto Arceren 'To shoot an elephant' filmaren proiekzioa Euskal Etxean

2010/05/26

Non: Bartzelona, Katalunia

Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia 2010 ekitaldiaren barnean, Alberto Arcek zuzendutako 'To shoot an elephant' filma emango da gaur asteazkena, maiatzaren 26ean, Euskal Etxean, iluntzeko zortzietan.

-Zinemaldiko programa osoa (pdf): hemen
-Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxeak.org

Filma eta egileari buruz:

George Orwellek Asiari begiratzeko oraindik baliagarria den modu bat definitu zuen. "To shoot an elephant" Gazako Zerrendan egondako lekuko bati buruzko kontakizuna da. 2008ko abenduaren 27tik aurrera "Cast lead" (Berun urtua) izeneko operazioak elefanteak tirokatzen eman zituen 21 egun. Premiazko irudiak ditugu, logura kentzeko moduak, ikaragarriak eta zikinak; anbulantzietara itsatsiak biztanleria zibil palestinarraren ondoan gelditzea erabaki eta lortu zuten atzerritar bakarrek lortutakoak.

Alberto Arce, Gijonen jaioa 1976an, kazetaria da. Palestina, Libano eta Iraki buruzko hainbat dokumental egin ditu. Azkena, To shoot an elephant, 2008ko abenduan israeldarrek eginiko erasoan grabatu zuen, bertan egon ahal izan ziren atzerritar gutxietako bat izan zelarik, gertatzen ari zenari buruz idatziz eta filmatuz. Dokumental hau hainbat jaialdi eta lehiaketetan hautatua izan da eta sari ugari jaso ditu.



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia