Mar del Platako Denak Bat euskal etxea "Aralarko Mikel Deunaren" jaia ospatzen ari da egun hauetan, irailaren 12tik hain zuzen eta hilabete pasa iraungo du egitarauak.
Gaurko, irailak 26, euskal zineari buruzko ziklo bat emango da bi laburmetraiekin Arratseko 20:00etan hasiko da ekitaldia Kimuak euskal laburmetraien ataleko bi emanaldiekin. Batetik Safy Nebbou zuzendariaren "Lepokoa" laburmetraia emango da eta ondoren Luiso Berdejo eta Jorge C. Dorado-ren "La Guerra". "Lepokoak" 23 minutuko iraupena du eta "La Guerra"-k 10 minutukoa.
Gaueko 23:00etan "Aralarko Mikel Deunaren" Mus Torneoa jokatuko da. Bihar ere egitarauak aurrera jarraituko du beste hainbat ekitaldiein.