Ostegun honetan euskal laburmetrai sorta eta Julio Medem zuzendariaren 'Euskal Pilota', 'Lucía y el sexo' eta 'Caótica Ana' filmak izango dira ikusgai Unibertsitate Nazionaleko Cinemateca aretoan, Euskal Zine Erakustaldiaren barruan. Emanaldia jarraia izango da, 13:00tatik 20:00ak arte.
Bestalde, 20:00etan Jose Antonio Urdiain tenore bilbotarrak Kolonbiako Bigarren Mendeurrena dela eta bigarren kontzertu lirikoa eskainiko du Bogotako Arte Ederretako Antzokian. Arte Ederretako Antzokiaren helbidea: Avda Cra. 68 No. 90 – 88 CAFAM, Floresta.