Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Aralarko San Migel zaindariaren omenez egitarau zabala antolatu du irailaren 12tik urriaren 18ra. Gaur astelehena, irailak 29, zine zikloa izango da ikusgai Euskal Etxean arratsaldeko 20:00etan. "Euskal Herria, Lau Haizeetara" dokumental sailaren bi kapitulu emango dituzte, laugarrena eta bosgarrena hain zuzen: Gipuzkoako kostaldeari buruzkoa, "Itsaso zabalera begira" eta "Portuak eta badiak". Ordu bete inguru iraungo du emanaldiak.