Aurrera darrai Caracasen ospatzen ari den 'Zine Vasco' jaialdia eta gaurko emankizunak Euskal Etxean izango dira. Arratsaldeko bost t'erdietan hasiko da jardunaldia, 'Unibertsolariak munduaren ertzaren bila' (Juanjo Elordi) animazio filmearekin. Ondoren Kimuak-eko laburmetrai emanaldia izango da ikusgai: 'Hauspo soinua' (Inaz Fernandez) eta 'Lepokoa (Safy Nebbou). Egunari bukaera emanez 'Eutsi!', Alberto Jose Gorritibereak zuzenduriko filma emango dute 19:00etan.
'Zine Vasco' Jaialdiko bloga