Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxetik banatutako ohar batean esaten denez, gaur abuztuaren 15ean euskal etxearen egoitzan egingo den zine saio hau San Inazioren jaia ospatzeko antolatu da. Zine munduari eta musikari lotutako Gustavo Provitina adituaren eskutik Visctor Ericeren 'El espíritu de la colmena' filma emango da, arratsaldeko zazpietan.