Ostiralean, apirilak 12, 20:30ean, Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiak Julio Medemen Los amantes del Círculo Polar filma eskainiko du. Carlos Gabilondo ere han izango da.
Ondoren, 22:00etan, urteko bigarren topaketa egingo da, pintxoak eta oilasko eta muskuilu lapikoarekin. Joango zareten baieztatzeko: euskaltzaleak@yahoo.com.ar.