euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Zerrauts ogia" dokumentalaren emanaldia Bartzelonako Euskal Etxean

2015/03/19

Non: Bartzelona, Katalunia

Ostegun honetan, martxoaren 19an, "Zerrauts ogia" dokumentala ikusgai izango da Bartzelonako Euskal Etxean. Ordua: 20:00. Sarrera doan. Eguzki Bideoak ekoitziriko lana. 

Dokumentalak frankismoan egindako lehen grebak aurkezten dizkigu, 1947 eta 1951 bitartekoak, eta bertan uztartzen dira lan protesta horien protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak. Grebak aztertu aurretik diktadurako lehen urteotako bizitza baldintza latzak azaltzen dira, autarkia eta errazionamenduaren garaian.
Ondoren protesta uhin horren eszenatokiak azaltzen dira. Hasteko, 1946an Manresako oihalgintzako greba, eta horren ostean Bizkaiko 1947ko greba orokorra, 1951ko Bartzelonako tranbien greba, eta Iru–eko lehen greba, 1951an.

Horietan guztietan emakumeen protagonismoa oso nabaria da, eta protesten arrazoiak ere agerikoak ziren: diktaduraren askatasun falta eta lan zein bizitza baldintza bidegabeak.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia