euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Zenbait hitzaldi emango ditu Kirmen Uribe idazleak bere lanaz WUSTL unibertsitatean

2017/03/07

Non: Saint Louis, AEB

Distinguished Massie Lectures izeneko zikloan, Saint Louiseko Washington Unibertsitateak urtero idazle bat gonbidatzen du bere lanaz aritzeko, aurten, Kirmen Uribe euskal idazlea.

Doktoradutza ikasleentzako lau eskola eta unibertsitate osoari zuzendutako hitzaldi bat emango ditu. Hitzaldia, martxoaren 7an emango du eta euskaraz idazteari buruz izango da.

Washington University in Saint Louis munduko unibertsitateen artean 23. postuan dago, Shanghaiko rankingaren arabera.

Idazle ondarroarrak 2016ko udazkenean argitaratu zuen bere azken nobela, Elkarrekin esnatzeko ordua, Susa argitaletxearen eskutik.

-Idazlearen webgunea: www.kirmenuribe.eus
-Unibertsitatearena: https://wustl.edu



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia