Zazpiak Batek 'Potluck and Mus Tournament' izeneko jaia egingo du gaur. Mus txapelketarako izen-ematea 8:30tan hasiko da eta partidak 9:00tan. Izen-ematearen prezioa $25 jokalari bakoitzeko da eta parte hartzeko elkarteko kide izan beharra dago. 'Potluck' bazkarirako ateak 11:00etan irekiko dira eta besteekin banatzeko platerrik ekartzen ez dutenek $5 ordaindu beharko dituzte sarrera gisa. Helbidea: Sparks Recreation Center, 90 Richards Way, Sparks NV 89431.