Urriaren 7an, igandean, 11:00etan hasi eta 18:00ak bitartean, XXXII. La Vegas Euskal Jaialdia ospatuko dute Lagun Onak Euskal Etxeko bazkide eta lagunek Club Fortune kasinoan. Paella, txorizoa eta arkumea jateaz gain, Chinoko Gauden Bat taldeak dantza emanaldia egingo du.