Chascomus-eko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal - Argentinar Etxeko euskaldunek urtero ospatzen duten Euskal Jaia ospatuko dute gaur larunbata, urriak 11. Aurten XVIII. aldia izango da eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere. Larunbatean goizean goiz hasiko da jaia, Chascomuseko Pilota Klub-eko Trinketean izango diren Infantil eta Jubenil mailako txapelketekin. Arratsaldean, Meza Nagusia izango da eta gaueko 21:00etan erromeria hasiko da 'Club Bochístico Independiente'-an. Euskal sukaldea dastatzeko aukera izango da eta 'Eusko Hazia' Euskal Etxeko dantza taldeko talde ezberdinek dantza saioak eskainiko dituzte. Erromeriaren baitan Euskal Etxeko 'Alkate' berria hautatuko dute eta urtean zehar egindako ekitaldien erakusketa egongo da: euskara, haurrak, artisautza ... Erromerirako sarrerak 5 peso balio ditu.