Urriaren 30etik azaroaren 3ra, Xarnege folk musika talde gaskoi-euskaldunak bost kontzertu emango ditu Mexikon. Azkena azaroaren 3an, larunbata, izango da. Isla de San Marcoseko Calaveras 2012 jaialdian izango dira, Joan Manuel Serrat eta Joaquín Sabinarekin batera.
Birako beste kontzertuak izan dira:
- Urriak 30: Taxco-Guerrero. CEPE-UNAM Unibertsitatean, 19:00etan.
- Urriak 31: Chapultepec - Mexiko Hiria. Casa del Lagon, 19:00etan.
- Azaroak 1: Tepoztlán - Morelos. Manago Aretoan, 20:00etan.
- Azaroak 2: Coyoacán - Mexiko Hiria. Hidalgo Plazan, 22:00etan.