Irailaren 22an, larunbatean, 16:00etatik aurrera, La Platako Euzko Etxea eta Buenos Airesko Gure Echea Euskal Etxeek antolatuta, xare ikastaroa egingo da Gure Echea-ko trinketean. Hector Garcia Leyenda jokalariaren eskutik, xareko goi-mailako kirolariek beren jokoko hainbat alderdi lantzeko aukera izango dute.