Larunbat honetan, ekainaren 7an, Winnemucca Basque Club-ek urteroko Euskal Piknika abinatuko du. Asteburuan zehar ospatuko da, Winnemucca Convention Center gunean.
Larunbatean desfilea egingo da hamaiketan eta gero janaria, musika eta dantza erakustaldiak egongo dira, Irrintzi Dancers eta Renoko Zazpiak Bat dantza taldeekin. Igandean,aldiz, meza, gosaria, dantza eta musika gehiago.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Convention Center-era.