Gerardo Markuletak itzuli duen eta Vicent Andrés Estellés poetaren antologia poetikoa biltzen dituen "Estellés Euskaraz" liburua aurkeztuko du Euskalzaleok taldeak martxoaren 27an arratsaldeko 19:00etan Valentziako Centre de Cultura Contemporanea Octubre-n. Valentzieratik euskarara itzuli den lehenengo antologia poetikoa da honakoa. Irakurketa katalanez, euskaraz eta beste zenbait hizkuntzetan egingo da. Euskarazko irakurketa Valentzia Euskaltzaleok euskal etxeko kideen eskutik heldu da.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


