Ostegun honetan, martxoaren 5ean, Associazione Culturale Euskarak eta Topaguneak VI. Film Laburren Zirkuituaren estreinaldi mundiala aurkezten dute Off!Cine Pigneto zineman (Via del Pigneto 215), 21:00etatik aurrera. Euskaraz eginiko zortzi laburmetrai aurkeztuko dituzte: 'Kabia', 'Egiatik gezurrezko bizitzara', 'Lo bakarrik', 'Poema baten irakurketa Euskal Herrian', 'Musika', 'P.D. ondo ibili', 'Bankuaren Lapurreta' eta 'Berde'. Sarrera doan.