Txileko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak antolatuta Txileko Aitasantu-Unibertsitate Katolikoarekin (UC) batera, gaur osteguna abuztuak 21, arratsaldeko zazpietan, inauguratuko da UC Zabalkunde Zentroan (Alameda 390, Santiago) VI. Euskal Zine Erakustaldia, inauguratu ere Raul de la Fuente zuzendariaren 'Nomadak TX' filma emanez, Euskadiko Filmategiko zuzendari Mikel Arregi Aranburu bertan egongo dela. Koktek bat zerbitzatuko da ondoren.
Ekitaldira joateko asmoa izan dezaketenek gonbidapenak Euskadiko Ordezkaritzan bertan jaso beharko dituzte, Apoquindo 3669, bul. 802, Las Condes. Gonbidapen kopurua areatoaren eserleku kopuruak mugatuko du, beraz txartelak eskaera ordenean banatuko dira.
Zikloari dagokionez, ikus egitaraua hemen.