Gaur larunbata, 2009ko Maiatzaren 2an, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, aurkezpen ekitaldi bat izango da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitzan, Iruñeko Pamiela argitaletxeak honako bi liburuak jendaurretuko direla, egileak ere bertan:
-'Vascos, su lengua a través de la historia', Xamar-ena. Euskaraz 'Euskara-Jendea' izena hartu zuen liburuaren gaztelaniazko bertsioa da, Udalbide-Udalbiltzaren laguntzaz itzulia. Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu izango da bertan, Xamar egilea eta Udalbide-Udalbiltzako Ramuntxo Camblong (Makea-Angelu, Lapurdi) eta Bixente Arozena (Arantza, Nafarroa).
-'Siete poetas vascos', Jose Angel Irigarayk egin du bilketa eta hautaketa lana. Zazpi euskal poeta garaikideren zenbait obra hautatu ditu eta edizio elebidunean kaleratu.
Zazpirak Bat-eko webgunea: www.zapirakbat.com.ar