Boiseko Euskal Etxeak afaria antolatu du gaur, otsailak 19, Valentine's egunaren arira, Oinkariko ikasleak arduratu direlarik. Ateak 18:00etan irekiko dira eta afaria 18:30etan izango da buffet eran.
Afariaren kostua $13.00 izango da bazkideentzat, $12.00 helduentzat eta $15.00 gonbidatuentzat. 10 urtetik beherakoentzat $5.00. Oinkariko kideek Bingoa antolatu dute afari ostean.
Boiseko Euskal Etxearen webgunea.