Basque Museum & Cultural Center-ek bere 24. urteurrena ospatuko du larunbat honetan, apirilaren 4ean. Egitarauan famili afaria, enkantea eta ikuskizuna egongo dira. Jaiarekin biltzen den dirua Museoaren ekimenak eta Boiseko Ikastolaren jarduerak finantzatzeko erabiliko dira. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero edo erreserbak egiteko deitu museora (208) 343-2671 telefonora.