Ontarioko Basque Club-ek antolatuta, urteroko afaria eta dantza erakustaldia izango da gaur, martxoak 26, Four Rivers Cultural Center-en (676 S.W. Fifth St., Ontario) arratsaldeko 18:00etan hasita.
Euskal afari tradizionalaz gain, dantza erakustaldia eta Place Your Market taldearen musika izango da. Karitatezko egintza denez, jasotako dirua komunitateari emango zaio eta Marge Plaza Memorial Scholarship bezalako proiektutara bideratuko da.
Informazio gehiagorako Martin Espil-ekin kontaktuan jarri (970) 629-5266 telefonoan.