Gaur larunbata, martxoaren 27a, Seattleko Euskal Etxeak, urtero antolatzen duen 'Udaberri Afaria' egunari ekingo dio eguerdiko 12:30etatik aurrera. Ordu horren bueltan Mus Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek izena eman beharko dute ($20). Lehia ordu-batetan hasiko da. Txapelketaren ondotik 16:00etatik aurrera solasean aritzeko tartea etorriko da. Jarraian 17:00etan Batzorde berria aukeratuko da eta arau aldaketa bozkatuko. 17:30etan, berriz, afariari ekingo zaio. Posible dutenek postrea ekar dezatela eslatzen da, elkarrekin partekatzeko. Afarira joango direnek jarraian aipatzen den diru kopurua ordaindu beharko dute; $20 bazkideek, $25 bazkide ez direnek, $40 bazkide diren familiek, $50 bazkide ez diren familiek (hamabi urte beheragoko umeek doan).
Eguna PRAG House-eko 747 16th Avenue E, Seattle, WA 98112 helbidean burutuko da. Lekura heltzeko jarraipideak eskuratzeko edota zalantzak argitzeko jarri harremanetan arduradunarekin.