Necocheako Euskal Etxeak San Sebastian eguna ospatuko du urtarrilaren 11n eta 12an bazkide eta lagunen artean. Urtarrilaren 11n, ostirala, mus txapelketa egingo da eta ondoren, erromeria. Euskal Etxeko dantzariek dantza tradizionalekin giroa alaitzen duten bitartean, txistorra edo azpizuna bezalako plater tipikoak dastatu ahal izango dira. Sarrera doan da.
Urtarrilaren 12an, Paella Handia Dantza Afaria izango da, ohiko danborrada eta alkatearen aukeraketarekin batera. Sarrerak idazkaritzan daude salgai.
Euskal Etxeko web-orria: www.euzkoetxea.com.ar