Gaur larunbata, otsailaren 27an, 50. urteurrena ospatuko du ‘Sheepherders' Ball’ Idahon ospatzen den euskal kulturaren festak. Ekitaldia arratsaldeko 7etatik 11ra bitartean izango da. Ospakizuna irekia da eta joaten direnek 5 dolar ordaindu beharko dute lagun bakoitzeko. Oinkari dantza taldeak euskal dantza ezberdinak jorratuko ditu taula gainean.