Urte Zaharretako ospakizuna elkarrekin egiteko ohitura dela eta jai ederra antolatu dute Basque Cultural Center-en, 18:00etatik hasita. Ordu horretan kotail eta zizka-mizkak eskainiko dira. Afaria 19:00etan hasiko da eta menu goxo eta erakargarria zerbitzatuko da, ardo on batzuekin. 21:00etan, hasiko da benetako festa, 'Amuma Says No' Boise-ko taldearekin (euskal kanta herrikoiak kantatzen dituzte). Bazkideentzat sarrera 50$ kostatuko da eta ez bazkideentzat 100$.
San Frantziskoko Basque Cultural Center-en webgunea