Lapridako "Lagunen Etxea" Euskal Etxeak (Pedro Pereyra hiribidea, 1418) urte amaiera bazkari batekin ospatuko du igandean, abenduak 16, 13:00etan.
Menua ondokoa izango da:
- Txorizoa sagardotan eta baratxuri moussea
- Legatza saltsa berdean
- Frutak eta izozkia
Euskal dantzak, zozketak eta hainbat jarduera ere izango dira. "Eusko Txokoa" liburutegiak antolatutako 10. lehiaketako partehartzaileak sarituko dira.
"Rincones de Erandio" erakusketaren amaiera osaptuko da eta kideen aurrean erregin berria aurkeztuko da: Lucila Peralta Elorrieta.