“Goierri” Euskal Elkarte Gastronomikoak eta Lazkao jatetxeak urte amaierako bazkaria antolatu dute abenduaren 16rako. 12:30ean izango da, 44 kaleko 462. zenbakian (4 eta 5 artean), eta menuan tortila, arroza itsaskiekin eta postrea izango dira.
Bazkarrako txatelen prezioa 60 $ekoa da, edariak alde batera, eta abenduaren 13a arte egongo dira salgai Lazkao jatetxean (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara).