euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Urte amaiera afari-showa euskal etxeko kideek zerbitzatua, Euskararen Eguna ere aipatuz

2014/12/06

Non: Chivilcoy, Argentina

Abenduaren 6an, larunbata, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak afari-show jendetsua antolatu du Urte Amaiera ospatzeko elkartearen bazkide, lagun eta herrikideekin. Inguruko euskal etxeetako lagunak ere badatoz.

Oso ekitaldi jendetsua da, Euskal Etxearen areto nagusi erraldoian egina, eta euskal etxeko kideak buru belarri arituko dira prestaketa lanetan, guztia prestatzen, zerbitzatzen, apaingarriak ipintzen, zozketak egiten, anfitrioi lana bere osotasunean betetzen.

Euskararen Eguna pasa berria izanik, Euskara Taldeak tarte bat hartuko du foiletoak banatzeko, egunaren esanahia azaltzeko, testu batzuk elebitara irakurtzeko eta euskararen lekukotasun berezia emateko bertaratutako gonbidatu eta lagunei.

Euskal Etxeko dantzariak arituko dira, zerbitzari lana egitearekin batera, gainerako elkartekideak bezala.

190 pertsonarentzako lekua dago eta dagoeneko leku guztiak saldu dira. Dantza, topa egitea joan direnen eta geroaren alde, guztia herriko lagunekin.

-Webgunea: http://centrovascochivilcoy.blogspot.com.es
-Facebook: https://www.facebook.com/centro.chivilcoy



« Maiatza 2024 »
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia