'Donostia: zinezko hiria' izenean eta Zinemaldiaren 56. edizioarekin bat eginez, Donostian saritutako argentinarren zine zikloa ematen ari dira Buenos Aires-eko Eusko Kultur Etxean (México 1880, CABA). Zine ziklo hau pasa den ostegunean hasi zen eta Fernando Brenner-ek koordinatzen du. Urriak 9 osteguna, arratsaldeko 19:00etan Tristan Bauer-en 'Iluminados por el fuego' filma emango dute. Filmen emankizunetan aktoreak eta errealizatzaileak bertan egongo dira eta filma ikusi ondoren eztabaida-hizketaldia egingo dute bertaratutakoekin batera. Filmak pantaila erraldoian eta DVD formatuan ikusteko aukera izango da. Sarrera doakoa izango da.