Unai Elorriaga idazlea (Bilbo, 1973) Erroman izango da asteazken honetan, apirilaren 4a, San Lorenzo auzoko Giuffa liburudendan literatur irakurraldia eskaintzeko, Associazione Culturale Euskara euskal etxeak eta UPTER unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura sailak gonbidatuta.
Beti bezala, askari batekin hasiko da arratsaldea, 18:30tan, eta ondoren Elorriagak italierara itzulitako bere lanen pasarteak irakurriko ditu. Ondoren idazle bizkaitarrak ekitaldi honetarako idatzi duen testu berri bat ere aurkeztuko du.
Associazione Culturale Euskara elkartearen webgunea, hemen.