Aralarko San Migel Euskal Herriko zaindariaren jaialdiaren barruan txokolatada bat izango da gaur, arratseko 18:00etan, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Hitzordura Beti Alai dantza taldeko gaztetxoak, helduak eta aitonak daude gonbidatuta eta dantzarien gurasoak ere bertan egongo dira.