San Tomas egunarekin hitzordua du Bartzelonako Euskal Etxeak. Gaur, Abenduak 18, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Ribera auzoko kaleetan zehar poteoa izango da, txistulari, trikitilari, dantzari eta txalapartariz lagundurik. Euskal Etxeko txokoan amaituko da ibilbidea txistorra janez eta sagardoa txotxetik edanez.
Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea.