Gaur, irailak 19, Eusko Aterpeak txipiroiak bizkaitar erara dastatzeko aukera emango die bazkideei, lagunei eta gutizia hau erosiz euskal elkarteari lagun nahi dioten guztiei. Salmentarekin lortzen den diru guztia Euskal Etxearen finantziaziorako izango da. Razio bakoitza 18 peso. Salmenta 20:30tan hasiko da, Eusko Aterpean. Erreserbak egiteko 485-0991 edo 484-1162 telefonoetara deitu beharko da.